uztailak 9: agerian-soirée iurrita


20tan hiruko airean
zirku tela - corine cella
musika - ander fdez
bideo proiekzioak - david aguilar
hitzak - asier sarasola, oscar manso, oier guillan

20.30tan Lorearen nahia
dantzariak - lorea eta nahia
musikariak - la cigarra y el grillo

21tan afari autogestionatua, hau da, bakoitzak ekarri dezala bere jaki kuttuna

22tan KAKAHUETE- ren kontzertua

23tan GOIKO FUNK JAM ESKOLA- koen partetik jam sesioa

animatu eta zabaldu mezua!!

 
Agerian

Agerian artea eta artistak agerira ateratzeko gunea sortu da. Ekimen hau arte mota, bide eta espresio ezberdinetan lanean ari diren pertsona eta kolektiboen elkar ezagutzera doa bideratua. Aldi berean, artista horiek euren lanak agerira ateratzeko baliabide eta guneak zabaltzea da egitasmo honen helburua, ezohiko leku edo momentuetara ikuskizunak eramanez. Egun, sortzaileek erakutsi eta konpartitzeko dituzten zailtasunen aurrean eta orokorrean udal eta instituzioek haienganako duten ezagutza ezaren ondorioz, sortzaileak aurrea hartu beharrean aurkitu gara. Asmo honen lehen fruitua Lezon Agerian jaialdia izango da. Ekainaren 12an ospatuko den jaialdi honetan Lezoko kaleak ikuskizun ugariz beteko dira. Karlos Saldise plazatik hasi eta bertan bukatuko den karabana musikal batek ibilbide artistikoa egingo du Lezoko kaleetan zehar, herriko txoko ezberdinetan ikuskizunak gozatzeko parada izango dugularik. Bertan artista ugari izango dira elkar ezagutu eta espresiobide ezberdinak erakusteko. Aurrerantzean beste herri eta espazioetan ekimenak antolatzea da proiektu honen xedea. Agerian ekimenean kolaboratzeko interesa duen oro agerian@googlegroups.com elkar gunera idaztera gonbidatzen dugu, horrela informazioa konpartitzeko kontaktu sarean sartzeko. 
 

No hay comentarios: